Lanketa prozesua

Nola lantzen da HMJP? Parte hartze prozesuaren deskripzioa

HMJParen lanketak bi plano ditu: azterketa teknikoa eta parte hartze prozesua.

Azterketa teknikoak, egoera eta ebaluaketaren erradiografia zehatza emateaz gain, neurri jakin batzuk kontuan hartzen dituen jokaera plan bat ere badu, bai erreferentzia den eszenatokirako nahiz etorkizuneko eszenatokietarako.

Garapen bidean dauden lanen artean nabarmentzekoak dira:

  • Mugikortasunaren azterketa iturri ezberdinetatik: mugikortasunari buruzko Eusko Jaurlaritzaren eta Garraio Partzuergoaren inkesta ofiziala, hirian bizi diren pertsonei beren mugikortasun-ohiturak ezagutzeko etxez etxe egindako inkesta, mugikortasunari buruzko inkesta zenbait lantokitan (besteak beste, Bilboko Udala, EITB eta Bilboko Udaltzainak eta Suhiltzaileak).
  • Datu sozioekonomikoen (besteak beste, errolda, generoa eta adina, ibilgailuak eta lanbideak sektoreka bereiziz) azterketa.
  • Garraio publikoaren (Bilbobus, Metroa, Bizkaibus…) datuen azterketa.
  • Hiriko sarrera eta irteera ezberdinetan ibilgailu pribatuan egiten diren mugimenduen azterketa.
  • Azterketa sakona gai hauei dagokienez: aparkamendu-egoera hiribilduan (bai okupazioa, bai aparkatzeko tarteetan egunez egiten den txandaketa); gauez aparkatzeko zailtasuna, ibilgailua uzten den lekutik bizilekura dagoen distantzia neurtuz; balantze teorikoa, zamalanak behar bezala egiten direla aztertzea eta TAO sistemak ematen duen txandaketari buruzko informazioa.
  • Bidegorri-sarearen, bizikletak alokatzeko guneen eta balizko merkatu-aukeren azterketa.
  • Hiribilduko irisgarritasunaren azterketa, mugikortasuna errazten duten elementu mekanikoen inbentarioa eginez.
  • Ezbehar-kopuruaren eta udalerriko istripu ugariko bide-zati nagusien azterketa.

Parte hartze prozesuari dagokionez, Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana bere hastapenetatik elkarlanean lantzen da, bertan eragile ezberdinek parte hartuz eta helburu komun batekin: HMJP eraikitzeko herritarren, interesdun taldeen eta administrazioen ekarpenak maximizatzea.

HMJParen oinarria, beraz, parte hartze prozesua da, elkarlan eta partekatze kutsua emanez.

Parte hartze prozesua metodologia ezberdineko bost tresnaren bidez eramango da:

  • Bilboko Udalean dauden indar politiko ezberdinak batzen dituen mahai politiko bat.
  • HMJParen transbertsalitatea bermatuko duten Mugikortasun jardunaldiak Udalaren arlo guztiekin.
  • Barruti Kontseiluen bilerak, Udalaren eta leku bakoitzeko elkarte sarearen batzartze eremuak.
  • Bilboko eragile ekonomiko sozialekin espazio parte hartzaileak, HMJParen lanketari ikuspegi sektorial eta profesionala erantsiz.
  • Mugikortasun jasangarriko adituen taldea enpresa, zientzia-akademiko eta administrazio munduko pertsona erreferenteen ezagutza aprobetxatzeko.
  • Guztien parte hartzean laguntzen duten webgune eta sare sozialak, parte hartzeko gainerako guneen geografia eta denbora mugak gaindituz.

Nork parte hartzen du?

HMJParen espiritu publiko, transbertsal eta kolaboratzailea dela eta, beharrezkoa da arlo politiko, tekniko, profesional eta sozialeko eragileak kontuan hartzea, bere diseinu, planifikazio eta garapenean.

Erantzunkidetasun eta parte hartze horren garapena bost plano ezberdinetan egiten da, eragile ezberdinak inplikatuz:

  • Maila politikoa: gobernu taldea eta oposizioa. Bilboko indar politiko ezberdinen artean lortutako adostasun zabalak etorkizuneko HMJParen onarpen eta inplementazioa errazten du.
  • Maila teknikoa: Udaleko sailak (zuzendaritza taldeak eta talde teknikoak). Bilboko mugikortasun arloan Udaleko sail ezberdinek duten ikuspuntua funtsezkoa bihurtzen da adostutako HMJP transbertsal eta erraz inplementatzeko bat lantzeko orduan.
  • Maila profesionak / sektoriala: enpresak eta garraio partzuergoak, txirrindularien plataformak, taxistak.

Enpresa, akademia eta administrazio munduko mugikortasun arloan ezagunak diren pertsonak gehitzea da helburua. Pertsona horien parte hartzearekin, Bilbok mugikortasun arloan dituen erronka eta aukeren ikuspegi zabalago bat lortuko da. Gainera, horiek mugikortasun jasangarriari lotuta dituzten joera eta praktika onei buruzko ezagutzak aprobetxatuko dira, 2016-2030ko Bilboko HMJParen izaera erreferentea indartuko dutelarik.

  • Maila soziala: Herritarrak, auzo elkarteak.

Bilboko mugikortasuna hobetuko duten erabakiak hartzean herritarrak eta talde interesdunak inplikatzea.

Prozesuaren faseak eta egiteko nagusiak

Prozesuaren faseak

Noiz izango da?

2016ko ekainetik 2017ko abuztura.