Parte hartze publikoa

Bilboko Mugikortasun Jasangarriarrren Planaren (HMJP) lanketa prozesuan funtsezkoa da herritarren parte hartzea. Horregatik, eragile politiko, tekniko, sozial zein herritar orok egituraketa eta hiri funtzionamendu on baterako oinarrizkoa den prozesuan parte hartzeko aukera ematen du web orri honek.

Elkarlanean Bilboko HMJPa eraikitzeko prozesua errazteko eta bideratzeko asmoz, parte hartzeko bi espazio antolatu dira:

Parte hartze orokorra

partglobal_small

Prozesuaren parte hartze orokorrerako espazioa da honako hau.

Berton, HMJParen lanketarako oinarrizko dokumentazioa eta parte hartze prozesuko gertaera garrantzitsuenen egutegia aurkezten dira publikoki.

Gainera, atal honetan HMJParen edukiei buruzko ekarpen orokorrak batzen dira.

Irakurri gehiago…

HMJPko lan eremuen araberako parte hartzea

partareas_small

HMJPa egituratuko duten lan esparru ezberdinak izango ditu ardatz sektoreen parte hartze handiagoa duen espazio honek.

Atal nagusiak bezala, espazio honek ere eremu bakoitzeko dokumentu zehatzetara sarbidea eskaintzen duen sail bat dauka, eta horiei buruzko ekarpenak eta iruzkinak jasotzeko aukera ematen du.

Irakurri gehiago…