Aurkezpena
Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana: amaiera dokumentua
Bilborako Mugikortasun Jasangarriaren eredua zehazten duen dokumentu estrategikoa da. Gainera, bizi-kalitatea hobetzeko (osasunari eta genero-berdintasunari dagokienez) eta Bilbo hiribildua, Europako testuinguruan lehiatzea helburu duena, garatzeko eta modernizatzeko irizpideen araberako jarduera-ildoak jasotzen ditu.
Hemen duzu eskuragarri Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana:
Zer da HMJP?
Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana 2016-2030 epealdian Bilboko Hiribilduaren mugikortasun jasangarriaren arloan hartu beharreko norabidea zehazten eta jokabideak koordinatzen dituen plana da.
Europako gomendioak aztertzen eta islatzen ditu hiri mugikortasun eredu bat definitzen saiatzeko eta, horrela, Hiribildua mugikortasunaren arloan aurreratuen dauden Europako hiriburuekin parekatu ahal izateko.
Azken finean, HMJP datorren urteetarako Bilboko mugikortasun jasangarriaren politika gidatzen duen iparrorratza da, horrela, bizi kalitatea hobetzea ekarriko duen hiri eredu osasuntsuago, eraginkorrago eta iraunkorrago bat bultzatuz.
Adostasun politiko, tekniko eta sozialetik eraikita dagoen tresna kolaboratzaile eta parte hartzaile bat da, etorkizunean paradigma aldatzea helburu duena: iraunkortasunaren, lehiakortsunaren eta berrikuntzaren bidean aurrera egitea.
Zein da bere jatorria?
Azken hamabost urteetan Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak (ZGI) lau Plan Estrategiko, 2003ko lehen Mugikortasun Plana, Bilbobusen 2003ko Plan Estrategikoa, 2007ko Mugikortasun Segururako Udal Plana eta 2011. urtean Mugikortasun Jasangarriko bigarren Plana garatu ditu. Horiek guztiek Bilborako gidalerro eta jokabideak definitu dituzte azken urteotan.
Zergatik da beharrezkoa?
Mugikortasun politikak, herrialde jakin bateko gainerako jardueren garapena ahalbidetzeaz gain, berari estruktura ematen diolako eta erakartze gaitasuna eta bertan bizi direnen bizi kalitatea bezalako alderdi garrantzitsuak baldintzatzen dituelako.
Bilbo ikuspegi fisiko eta hiritarretik hiri heldu bat da, azken 20 urteotan eraldaketa prozesu sakon bat bizi izan duena. Datozen urteotan prozesu horrekin jarraituko du, iraunkortasun irizpiderik gabe burutzen baldin badira inpaktu positibo edo negatiboak izan ditzaketen hiri garapen eta garraio proposamen berriak aurreikusiz.
Zer erronka eta helburu ditu?
- Irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egin, hau da, helmugetara iritsi eta oinarrizko zerbitzuak izatea posible egiten duten garraio aukerak bermatuta izan.
- Babes eta bide segurtasuna hobetu hiri egituran.
- Airearen kalitatea hobetu.
- Kontaminazio akustikoa, negutegi efektudun gasen emisioak eta energiaren kontsumoa gutxitu.
- Mugikortasun ez motorizatua bultzatu eta lehenetsi.
- Garraio publikoaren eta merkantzien garraioaren eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetu.
- Hiriko ingurunearen kalitatetik hasita herritarren bizi kalitatea hobetzen lagundu.
- Bilboko erakargarritasuna eta ingurune kalitatea hobetzen lagundu, herritarren, ekonomiaren eta gizartearen onurarako.
- Bilbo hiri mugikortasun jasangarriaren arloan Europako hiri aurreratuenen artean kokatzen lagunduko duten printzipio eta ingurumen baloreak sendotu.
- Hiribilduaren eraldatze urbanistikoan era aktiboan kolaboratu.