Topaketa adineko pertsonen batzordearekin

Bilboko Mugikortasun Jasangarriarrren Planaren (HMJP) lanketa prozesuaren barruan, hiritarrek eta eragile ekonomiko eta sozialen ordezkariek parte-hartzeko jardunaldiak antolatu dira.

Urriaren 24an zenbait eragile ekonomiko eta sozialekin egindako lehen topaketa baten ondoren, eta bi egun geroago, urriaren 26an, Deustuko Udaltegian Barrutiko Kontseiluekin egindako jardunaldiaren ostean, azaroaren 10ean Adineko Pertsonen Batzordearen bilera egin zuten Bilboko Udaletxeko Gizarte Ekintza Sailean, Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planari buruz modu bateratuan lan egiteko.

Dokumentu interesgarriak