Hiri Mugikortasun Jasangarrian adituak diren pertsonekin bilera

Bilboko Mugikortasun Jasangarriarrren Planaren (HMJP) lanketa prozesuaren barruan, hiritarrek eta eragile ekonomiko eta sozialen ordezkariek parte-hartzeko jardunaldiak antolatu dira.

Urriaren 24an zenbait eragile ekonomiko eta sozialekin egindako lehen topaketa baten ondoren, eta bi egun geroago, urriaren 26an, Deustuko Udaltegian Barrutiko Kontseiluekin egindako jardunaldiaren ostean, azaroaren 18an esperientzia parte-hartzaile berri bat abian jarri zen hiri mugikortasun jasangarrian adituak diren pertsonez osatutako panel batekin, enpresa, zientzia-akademia eta administrazio munduan erreferente diren erakunde eta pertsonen ezagutzak aprobetxatzeko.

Talde hori pertsona hauek osatu zuten:
Pilar Vega. Aholkularia eta irakaslea Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Giza Geografia Departamentuan. Genero Mugikortasun Bereizgarrian aditua.
Jordi Hereu. Bartzelonako alkate ohia eta “Idencity” enpresako presidentea (hiri inguruneetan garapen ekonomikorako plan estrategikoak garatzen eta ezartzen aditua den aholkularitza estrategikoko enpresa).
Mikel Murga. Ikertzailea eta “Hiri Garraio Politikak eta Garraioaren Modelizazioa” irakasgaiaren irakaslea Massachusettseko MITen.

Ekimena azaroaren 18an izan zen, 11:00etatik 14:00etara, Bilboko udaletxean.