Laneko lehen bilera Hiri Mugikortasun Jasangarrian adituak diren pertsonekin

Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) lantzen hasi da Bilboko Udala; estrategia horrek 2016-2030 epealdian Hiribilduaren mugikortasun jasangarriaren arloan hartu beharreko norabidea zehaztuko du eta jokabideak koordinatuko ditu.

Hasieratik hainbat eragileren parte hartzearekin eta elkarlanean oinarrituta egiten ari den Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plan horren barruan, orain, esperientzia berri bati ekingo zaio hiri mugikortasun jasangarrian adituak diren pertsonez osatutako panel batekin, enpresa, zientzia-akademia eta administrazio munduan erreferente diren erakunde eta pertsonen ezagutzak aprobetxatzeko.

Talde hori pertsona hauek osatuko dute:
Pilar Vega. Aholkularia eta irakaslea Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Giza Geografia Departamentuan. Genero Mugikortasun Bereizgarrian aditua.
Jordi Hereu. Bartzelonako alkate ohia eta “Idencity” enpresako presidentea (hiri inguruneetan garapen ekonomikorako plan estrategikoak garatzen eta ezartzen aditua den aholkularitza estrategikoko enpresa).
Mikel Murga. Ikertzailea eta “Hiri Garraio Politikak eta Garraioaren Modelizazioa” irakasgaiaren irakaslea Massachusettseko MITen.

Hitzordua datorren azaroaren 18an izango da, 11:00etatik 14:00etara, Bilboko Udaletxean.

Gai zerrenda
•11:00 Ongietorria:
Juan Mari Aburto Rique – Bilboko alkatea.
Alfonso Gil Invernón – Bigarren alkateordea eta Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zinegotzia.

•11:20 Hitzaldiak: Hiri mugikortasun jasangarrian neurri eraginkorrak ezartzeko prozesuen arrakastaren giltza eta zailtasunak.

•12:20 Kafea.

•12:40 Mahai ingurua: Eztabaida eta hausnarketa irekia.

•13:40 Balorazioa eta jardunaldiaren itxiera.