Oinezkoen mugikortasuna
Joan-etorri jasangarrienak egiten ez direnak dira. Birziklatzean lehen “B”-a eta garrantzitsuena beheratzearena (murriztearena) den bezala (beheratu -edo murriztu-, berrerabili eta birziklatu) mugikortasunari dagokionez ere hala da. Joan-etorriak murriztea da lehen estrategia.
Mugitzeko era ez motorizatuak bultzatzea da hurrengo maila, leku batetik bestera oinez joatea, zehazki. Horrek dezenteko etxebizitza eta enplegu dentsitatea eskatzen du, pertsonei, eragin esparru jakin batean, beren beharrizanak asetzeko aukera emango dien gertuko zerbitzuen ekipamendu hornidura on batekin.
Beste alde batetik, garraio publikoaren eta autoaren erabiltzaileek, ibilgailua utzi ostean, oinez egin behar izaten dituzte joan-etorriak. Beraz, oinezkoen mugikortasuna erraza eta segurua izateak balio positiboa du denontzat.
Prozesuan zuzenean parte hartu nahi baduzu, inkesta hau bete dezakezu.