Bizikleta bidezko mugikortasuna

Motorrik gabeko beste garraiobide nagusia. Bizikletak erabilpen eremu jakin bat du, eta, erabiltzaileen adinari dagokionez bereziki, baldintza jakin batzuk behar ditu bere erabilpenerako.

Garraio mota hau azkena izan da gure hirietara iristen. Horregatik, hiriak oraindik berari egokitzen ari dira. Prozesu hori ez da batere erraza, eta, batzuetan, aukeratu beharra dago zer erabilpen mota eman espazio publikoari. Kontuan izan behar dugu ibilgailu pribatuan egindako joan-etorriak murrizteko tresna bat izan beharko litzatekeela.

Prozesuan zuzenean parte hartu nahi baduzu, inkesta hau bete dezakezu.