Garraio publikoa

Modu ezberdinak hartzen ditu. Guztiak (taxia izan ezik) Administrazio Publikoaren finantziazio maila batekin.

Beti gaude prezioei buruzko eztabaida amaiezinarekin: garestiago jarri hain defizitarioa ez izateko ala merkeago ipini eskarian gorakada eragiteko. Prezioa al da benetan jendea garraio publikoa burutik kendu eta auto pribatua erabiltzera eramaten duen arrazoia?
Batzuek (trenbidekoek bereziki: metroa, trenbidea, tranbia) bide bakarra eta lehentasuna dituzte eta, horrenbestez, fidagarritasuna eta puntualtasuna eskaintzen dituzte. Beste batzuek, autobusek, adibidez, bidea zirkulazioarekin partekatzen dutenez, pilaketetan atzerapenak jasaten dituzte, nahiz eta gure hirian (besteetan bezala) lehentasuna ematen zaien autobus bideen bitartez eta, oraintsuago, tranbiarentzat soilik erreserbatuta zegoen plataforma ibiltzen utziz.

Prozesuan zuzenean parte hartu nahi baduzu, inkesta hau bete dezakezu.